Gure historia

Mundua ederra da. Jende, kultura, paisai eta klima ezberdinez osatua. Gure bazter txiki hau hori besterik ez da, osotasun handi baten zati txiki bat. Urrutitik begiratzen denean zein txikiak garen garbi ikusten dena.

aitona Manuel Garrido

Enpresaren nondik norakoa kontatzerakoan ezin aipaturik gabe utzi gure aitona Manuel Garrido.

Hark autobus eta taxiak izan zituen Zaragozan joan den mendeko 30.eko hamarkadan.

Dagoeneko 90 urte bete dituen hari luze honek eten zabal bat izan zuen, baina geneak hor geratu dira nonbait, eta gaur honeraino ekarri gaituzte.

Aitonaren Taxis-Autocars Zaragoza txartela

Jaio nintzen herrian etorkizuna begibistakoa zen. Hamarmila biztanletatik hirumila eta bostehun langile izatera iritsi zen lantegian bukatzea izango zen normalena. Patu hortatik ihes egin nahian ortzi-muga berrien bila atera nintzen.

Bidai asko egin ditugu leku eta herrialde ezberdinetan. Beti jendea eramanez eta bertako jendearen harreman zuzenaren bila. Bide horretan gu ere aldatzen joan gara, txikitik handiagora eta urrutitik gertuagoarako bidea izan da.

Juan Gorriti eskultoreak egindako autobusa Juan Gorriti eskultoreak irudikatutako aitonaren autobusa

Gaur egun Ergobin kokaturiko garajean dauzkagu autobus txiki eta handiak. Eraikuntza zahar bati zahar-berritu ederra eman ondoren, eta etorkizunari begirik kendu gabe, ea bide berriak noraino eramaten gaituen.

Ez dugu zalantzarik hau guztia eta honaino heldu izana gure langile, kolaboratzaile, bezero eta lagunei esker izan dela, haiei guztiei gure ezkerrik beroenak.

Imanol, Ugarte heriko seinalearen parean

Gure bidaiak